Borrar
Mikel Larrañaga txapelarekin, Otaño eta Txikiarekin batera. podioan. Ibon Errazu
Mikel Larrañagak lehen mailan jokatuko du datorren denboraldian
Azpeitia

Mikel Larrañagak lehen mailan jokatuko du datorren denboraldian

Azpeitiarrak igandean Gurea pilotalekuan Euskal Herriko bigarren mailako txapela jantzi zuen eta Eneko Otaño sailkatu zen bigarren lekuan

Eli Aizpuru

Azpeitia

Lunes, 18 de noviembre 2024, 17:04

Euskal Herriko Bigarren Mailako aizkolari txapelketa hartu zuen igandean Gurea pilotalekuak. Mikel Larrañaga azpeitiarrak irabazi zuen lehia eta bigarren postua Eneko Otaño beizamarrarentzat izan zen. Hirugarren lekuarekin konformatu behar izan zuen Julen Alberdi 'Txikia IV.'-ak , Otañok segundo bakar batengatik kendu baitzion lehen mailara sailkatzeko txartela. Beraz, beste sasoi bat igaro beharko du bigarren mailan Alberdik. Ugaitz Mugerzak, Iban Resanok eta Yulen Aranberrik osatu zuten finala.

Bi kanaerdiko, bi hiru ontzako eta bi oinbiko ebaki behar izan zituzten aizkolariek. Larrañagak 18 minutu eta 46 segundo behar izan zituen lanak amaitzeko. Minutu erdi baino gehiago behar izan zuen Otañok bere lana osatzeko; beizamarrrak 19 minutu eta 23 segundotan amaitu zuenSegundo batera, berriz, eman zuen azken aizkolkada Txikia IV.-ak (19' 24''). Mugerzak, bestalde, 22 minutu eta 43 segundoan amaitu zuen . Ondoren, Resano, O0.26.24 denborarekin, eta jarraian amaitu zituen lanak Aranberrik, 31 minutu eta 57 segundotan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mikel Larrañagak lehen mailan jokatuko du datorren denboraldian