Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da antzezlana, Amets Arzallusek idatzia eta Artedramak antzerkira egokitua.
'Miñan' antzezlanarekin hasiko dira ostiral honetan 42. Euskal Antzerki Topaketak

Azpeitia

'Miñan' antzezlanarekin hasiko dira ostiral honetan 42. Euskal Antzerki Topaketak

Lehen asteburu honetan, Txalo Saria jasoko du Pedro Otaegi aktore azpeitiarrak. Sanagustinen izango da ekitaldia, zapatuan, 12:00etan

Eli Aizpuru

Azpeitia

Jueves, 31 de octubre 2024, 20:07

Udazkeneko hitzordu nagusia bihurtu da Antzerki Topaketa urteak joan eta urteak etorri eta urtaro honekin batera heldu da 42. edizioa ere. Gaur, ostirala, azaroak 1, taularatuko da lehen obra, 'Miñan' antzezlana. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da, hark ahoz kontatua, Amets Arzallusek idatziz jasoa eta Artedramak antzerkira egokitua. Soreasun izango da emanaldia, 19:00etan hasita.

Topaketen lehen asteburu honetan izango da berezitasunik. Izan ere, Txalo saria jasoko du herriko aktore Pedro Otaegik antzerki munduan egindako ibilbide oparoagatik. 12:00etan izango da hori, zapatuan, Sanagustin kulturgunean. Aurrena, Kokoxa taldeak '150' lana antzeztuko du.

Ezkontza bat, bi kuadrila eta hainbat gertakarik osatzen dute '150' antzezlana. Antzezlana gonbidatu bakoitzaren bizipenen, harremanen, korapiloen eta gogoeten bitartez eraiki da, guztia jatetxe bateko komuneko lau pareten artean. «Komunak zirraraz eta emozioz beteriko lekuak izaten dira, nahiz eta horietan egiten diren gauza asko bakarka gauzatzekoak omen diren», dio sinopsiak. Konturatu gabe, komunak lagunen eta ez hain lagunen arteko bilgune bihurtuko dira. Doan izango da emanaldia.

Azkenik, igandean, 'Non dira haurrak' lana taularatuko du Tartean produkzioak. Zortzi urteko neska baten suizidioaren inguruko gogoetak azaleratzen ditu obrak. 19:00etan izango da, Soreasun antzokian.

Sarrerak kulturaz.eus atariaren bitartez eskura daitezke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Miñan' antzezlanarekin hasiko dira ostiral honetan 42. Euskal Antzerki Topaketak