Azpeitia
'Miñan' liburuaren inguruko irrati solasaldia izango da zapatuan SoreasunSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
'Miñan' liburuaren inguruko irrati solasaldia izango da zapatuan SoreasunE. A.
azpeitia.
Lunes, 14 de octubre 2024, 19:39
Larunbat honetan, urriak 19, irrati solasaldi bat izango da 'Miñan' liburuaren inguruan. Ibrahima Balde ginearraren istorioa jasotzen du liburuak eta bost urte dira argitaratu zela. Solasaldi irekia izango da, gonbidatu berezi batzuekin. Kulturaz kooperatibak antolatu du ekitaldia, eta bertan parte hartu nahi dutenek gonbidapenak aurrez hartu beharko dituzte. Soreasu antzokian izango da.
Liburua Ibrahima Balderen bizipenetan oinarrituta dago eta Amets Arzallusek idatzi zuen, Baldek ahoz kontatutako istorioak jasoz. Migrazio istorio bat da, Baldek Ginea eta Europa arteko bidean bizitakoa kontatzen duena. Arzallusek Balde ezagutu zuen Irungo Harrera Sarean, eta honen kontakizuna liburu bihurtu zuen. 'Miñan' lanak 2020an Zilarrezko Euskadi saria irabazi zuen, eta hainbat hizkuntzatara itzuli da.
Artedramak liburua antzerkira moldatu du, eta Euskal Antzerki Topaketetan azaroaren 1ean izango da ikusgai Azpeitian. Kulturaz kooperatibak, antzezlana baino lehen, irrati solasaldia proposatu du. Amets Arzallus bera, Timberlake Wertenbaker (liburuaren itzultzailea ingelesera eta antzerki moldatzailea), eta Ander Lipus (antzezlanaren zuzendaria) izango dira solasaldian, Arantxa Iturbek gidatuta.
Irrati solasaldiaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, 635 73 87 60 telefono zenbakira dei dezakete herritarrek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.