Borrar
Urgente Retenciones en la AP-I por un accidente en el túnel de Lesarri en Bergara, dirección Vitoria

Azpeitia

Nahasmendu bipolarraren inguruko hitzaldia eskainiko da bihar Basazabalean

Orekabide Gipuzkoa elkarteak emango du, (18:00-19:30)

E. A.

AZPEITIA.

Martes, 15 de octubre 2024, 20:02

Desoreka bipolarra dutenak eta haien senideak biltzen dituen elkartea da Orekabide. Araban sortu zuten, baina orain bere jarduna Gipuzkoara hedatzeko lanean ari dira. Elkartearen lurraldeko arduraduna Nerea Astigarraga azpeitiarra da. Bera izango da bihar, osteguna, urriaren 17an, Basazabalen eskainiko duten hitzaldiko kideetako bat. Mila Manzanal eta Jose Manuel Cámara izango ditu alboan. Arratsaldeko 18:00etatik 19:30era bitartean izango da hitzaldia.

Nahasmendu bipolarra eta depresioa jasaen duten pertsonei eta haien senideei laguntzea du helburu elkarteak.

Psikologoa da Nerea Astigarraga eta nahasmendu bipolarra du. Lehen pertsonan kontatu izan du sarritan bere esperientzia eta gaiaz 'Resetea tu vida' liburua ere idatzia du.

José Manuel Cámara kazetaria eta 'Mi gramo de locura' irratsaioaren arduraduna da. Berari zor dio elkarteak izena. Azkenik, Mila Manzanal elkarteko presidentea da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nahasmendu bipolarraren inguruko hitzaldia eskainiko da bihar Basazabalean