Borrar
Sari banaketako irudia. KILOMETROAK 2024
Oihana Aldanondok irabazi du Eguzki Izpiak Argazki Lehiaketa

Azpeitia

Oihana Aldanondok irabazi du Eguzki Izpiak Argazki Lehiaketa

Bihar, Kilometroak Eguna da eta ordura arte izango dira ikusgai lehiaketako argazkiak. Iganderako, berriz, hainbat argibide eman dituzte Ikastolatik

Eli Aizpuru

Azpeitia

Viernes, 4 de octubre 2024, 19:50

Kilometroak 2024ko lantaldeak antolatuta, Eguzki Izpiak Argazki Lehiaketa burutu da eta jai handiaren atarian eman diztuzte ezagutzera sarituak. Argazki erakusketa Sanagustinen izango da ikusgai bihar, igandera, bitartean. Bertan lehiaketara aurkeztutako 10 argazki izango dira.

Herritarrek bidalitako 60 argazki inguruk parte hartu dute lehiaketan, eta Azpeitiko Argazki Elkarteko hiru kidek erabaki dituzte hiru saridunak.

Lehiaketaren irabazlea Oihana Aldanondok ateratako Hondartzako islada izenburuko argazkia izan da, eta honek Bertan merkatari elkartearen 100 euroko erosketako bonoa jaso du sari gisa. Bertaneko Xabier Aldalurren eskutik jaso zuen saria.

Bihar ikastolen aldeko festa dela eta, bihar Ikasberriko biribilgunea eta Alde Zaharra lotzen dituen errepidea trafikorako itxiko dute

Bigarren sariduna Aitzol Iparragirrek egindako argazkia izan da, Udako Erromako zubia izenburukoa. Iparragirrek Kilometroen dendan gastatzeko 60 euroko txartela jaso du sari gisa.

Hirugarren saritua, berriz, Aitziber Besgaren Eguzki printzak euskal kostaldean izenburuko argazkia izan da. Sari gisa Kilometroen egunean gastatzeko 40 euroko bonoa eskuratu du.

Eguzki Izpiak Argazki Lehiaketaren antolatzaileek lehiaketan parte hartu duten guztiak eskertzearekin batera, Azpeitiko Argazki Elkartea nahiz Kulturaz kooperatiba eskertu dituzte argazki lehiaketa eta erakusketa aurrera eramaten laguntzeagatik.

Argibideak Kilometroetan

Gipuzkoako Ikastolen aldeko festa. Kilometroak, izango da bihar herrian. Festak hainbat aldaketa eragingo ditu eta horren inguruan azken xehetasunak eman dituzte Azpeitiko Ikastola Ikasberriko antolatzaileek. Trafikoari dagokionez, Kilometroen egunean, herriko trafikoa ez dute guztiz etengo. Ikasberriko biribilgunea eta Alde Zaharra lotzen dituen errepidea (Loiolako Inazio etorbidea eta Arana kalea) trafikorako itxiko dute, eta ondorioz, ibilgailuak Ikasberriko biribilgunetik Sanjuandegi aldera bideratuko dira. Arana kalearen eta Santutxo auzoaren arteko eremuetatik irteteko arazorik ez dute izango autoek, baina sarbidea mugatuta izango dute festak iraun bitartean.

Sanjuandegiko biribilgunetik herri erdialderako eremuan ere ibilgailuen zirkulazioa mugatuko da. Trafikoaren antolakuntzako arduradunek azaldu dute helburua jendetza pilatuko den lekuetan autoen mugimendua ahalik eta gehien murriztea dela, jendearen segurtasuna bermatzeko.

Loiolatxo elkartearen aurreko bidegurutzea eta Gogartetxetik Loiolara doan bidea ere itxita egongo dira. Hala ere, Loiolara lanera doazenentzat aparkaleku bat erreserbatuko dute santutegi alboan.

Azpeitian Lurraldebuseko autobus geltoki guztiak erabilgarri egongo dira, eta garraio publikoan iristen direnak herri barruraino sartu ahal izango dira. Trafikoaren kontrolaz udaltzainak eta boluntarioak arduratuko dira, eta haien jarraibideei kasu egiteko eskatu dute,

KMK irekiera ekitaldia

Biharko Kilometroak jaiak lau gune izango ditu: Loiolan, Ikastolan, Esklabetan eta herriko plazan. Azpeitiko Ikastola Ikasberrin bertan izango da irekiera ekitaldia, goizeko 10etan. Ikastolako atarian hasiko da ekitaldia, eta zatirik handiena egin ostean, plazara joango dira parte hartzaileak, kalejiran (pailazoak, KMK abestia egin duen Skapaie elektrotxaranga, trikitilariak, buruhandiak...) eta han, datorren urtean Kilometroak antolatuko dituztenei lekukoa pasatuko zaie.

Ekitaldian izango dira Igor Aranbarri, Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatibako Artezkaritza Kontseiluko lehendakaria; Gorka Artola: Kilometroak 2024ko koordinatzailea; Alaitz Perez de Arenaza, Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakaria; Pirritx, Porrotx eta Marimotots, pailazo omenduak; Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea; Eider Mendoza Gipuzkoako Ahaldun Nagusia eta Begoña Pedrosa Eusko JaurlaritzakoHezkuntza Sailburua.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Oihana Aldanondok irabazi du Eguzki Izpiak Argazki Lehiaketa