Borrar
Oinezkoentzat segurtasuna hobetzeko lanak hasi dituzte suhiltzaileen parke alboan
Azpeitia

Oinezkoentzat segurtasuna hobetzeko lanak hasi dituzte suhiltzaileen parke alboan

Bi zebrabide altxatu ipiniko dituzte, beraz, lanek irauten duten bitartean itxita egongo da errepidea Loiolarako noranzkoan

Eli Aizpuru

Azpeitia

Miércoles, 27 de noviembre 2024, 13:02

Oinezkoen segurtasuna hobetzeko helburuarekin hainbat lan egingo ditu Udalak gaur, asteazkenetik hasita suhiltzaileen egoitzatik Euskal Herria auzorako lotura egiten duen oinezkoen zubira artean. Bi zebrabide altxatu jarriko dituzte eremu horretan.

Lanek bi aste irautea aurreikusten da, beraz, hauek irauten duten bitartean, tarte horretan errepidea trafikoarentzat itxita egongo da Loiola alderako noranzkoan, hau da, GI-631 errepidetik ezingo da Loiola aldera joan. Aldiz, aurkako noranzkoa irekita egongo da, eta Oñatzerako errepidean ere normaltasunez ibili ahal izango da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Oinezkoentzat segurtasuna hobetzeko lanak hasi dituzte suhiltzaileen parke alboan