Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

Olentzero eta Mari Domingi astearte honetan iritsiko dira Azpeitira

Kalejira batekin egingo zaie ongietorria bihar, 12:30ean, San Martin egoitzatik hasita

Eli Aizpuru

Azpeitia

Lunes, 23 de diciembre 2024, 14:25

Olentzero eta Mari Domingi hasi dira jada Euskal herriko txokoak bisitatzen eta Azpeitira ere iritsiko dira. asteartean, abenduaren 24an, egingo zaie ongietorria, eguerdian, kalejira batekin.

Publicidad

12:30etan hasiko da, San Martin egoitzatik, eta ttuntturroek, txistulariek, musika eskolako soinujoleek, Itsasiko dantzariek eta hiru ikastetxeetako haurrek parte hartuko dute. Gurdian eserita joango dira Olentzero eta Mari Domingi, eta haien alboetan izango dira argitxo gaztetxoak kandilekin.

Bi asto ere izango dituzte, opariz bete-beteta. 13:00etan, plazan elkartuko dira guztiak eta bertan txikitxoek euren eskutitzak eman ahal izango dizkiete Olentzerori eta Mari Domingiri.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad