Borrar

Azpeitia

Ongizate emozionala lantzeko bi saio eskainiko dira nerabeentzat Treba Nerabeak programaren barruan

Apirilaren 11n eta maiatzaren 16an, 17:00etatik 19:00etara, Basazabal jauregian, eta apirilaren 9rako eman behar da izena

E. A.

azpeitia.

Sábado, 5 de abril 2025, 20:14

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Treba Nerabeak programaren baitan, ongizate emozionala lantzeko doako bi saio egingo dira Basazabal jauregian. Apirilaren 11n eta maiatzaren 16an. 17:00etatik 19:00etara bitartean. 12 eta 16 urteko nerabeek izango dute parte hartzeko aukera eta hilaren 9ra arteko epea izango dute izena emateko.

Lehen saioan, apirilaren 11koan, ongizate emozionalaren nondik norakoez ariko dira Leire Urra eta Carol Palacio. Maiatzaren 16koan, berriz, kuadriletako saltsak izango dituzte hizpide, Beñat Benitezek gidatuta. Harremanak izateko dituzten moduei buruzko hausnarketa egingo dute nerabeek, kuadrila ardatz izanik. Doako saioak izango dira, baina izena eman behar da hilaren 9a baino lehen. Horretarako udaleko web orriaren bitartez, galdetegia bete daiteke.

Gazteak eta gurasoak hurrena

Nerabeei zuzendutako programaz gain, gazteei (17-24 urte) eta gurasoei bideratutako saioak ere baditu Trebak, eta horiek ere eskainiko dira Azpeitian. Treba Gazteak programaren barruan, begirada kritikoa landuko dute gazteek, bi saiotan: maiatzaren 16an eta 30ean, 17:00etatik aurrera. Lehen saioa orokorra izango da, eta gorroto-diskurtsoen, diskurtso diskriminatzaileen eta ukatzaileen inguruan eraikitako ikaskuntzak lantzeko etapentsamendu kritikoa eta narratiba alternatiboak kolektiboki eraikitzeko ahalegina egingo dute, InteRed erakundeko kideekin. Maiatzaren 30ean, berriz, fake news-ak landuko dituzte, Ainhoa Arruabarrena trebatzailearekin (Bitargi). Azkenik, Treba Gurasoak programaren barruan, Elikadura Jarrera Osasungarriak hitzaldia eskainiko du Mireia Centenok. Maiatzaren 21ean izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ongizate emozionala lantzeko bi saio eskainiko dira nerabeentzat Treba Nerabeak programaren barruan