Azpeitia

'Osasuna eta hizkuntza: hizkuntza eskakizunez harago' ikastaroa, ostiralean

EHUren udako ikastaroen barruan eskainiko da egun osoko jardunaldian eta azpeitiarrek doan izango dute

E. A.

azpeitia.

Martes, 10 de septiembre 2024, 19:56

Ostiral honetan, irailak 13, gaurkotasun handiko gai bati buruzko ikastaroa izango da Azpeitian, Azoka Plazako aretoan hain zuzen ere.

Publicidad

EHUren udako ikastaroen barruan, 'Osasuna eta hizkuntza VII: hizkuntza eskakizunez harago' izeneko jardunaldi osoa antolatu dute. Azpeitiko Udalak herritarrak parte hartzera gonbidatu ditu. Azpeitiarrek doan egin ahal izango dute matrikula. Horretarako, ailarra@azpeitia.eus helbidera idatzi behar dute izen-abizenak, NAN zenbakia, posta elektronikoa eta lanbidea edo erakundea zehaztuz. Ikastaroa 09:00etan hasiko da eta hiru helburu nagusi izango ditu: Osasun arloko hizkuntza plangintzaz eztabaidatzea, osasungintzan euskararen erabilera eragiten duten beste faktore batzuk aztertzea, eta Euskal Herritik kanpoko esperientziak ezagutzea.

Publiko orokorrari, unibertsitateko ikasleei, irakasleei edo profesionalei zuzenduta dago ikastaroa. Honi buruzko informazio gehiago eskuragarri dago https://www.uik.eus/eu/jarduera/osasuna-hizkuntza-vii-hizkun-tza-eskakizunez-harago helbidean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad