Azpeitia
Martes, 17 de diciembre 2024, 13:58
Sailkapenaren erdian amaituko dute urtea Lagun Onakeko bi talde nagusiek. Asteburu honetan izango dituzte partidak baina desberdintasun batekin, gizonezkoek etxean jokatuko dute. Hirugarren mailakoek Beasain hartuko dute ostiral honetan, Garmendipen. 20:00etan izango da lehia. Aldiz, Ohorezko Erregional mailako neskek, larunbatean jokatuko dute Touring taldearen aurka, Fanderian, Errenterian, 10:30ean hasita.
Publicidad
Riberaren mutilak bederatzigarrenak dira, 21 punturekin eta postu bat aurrerago dute Beasain, 23 punturekin. Beraz, pauso bat aurrera egiteko aukera izango dute etxekoek ostiralean.
Gizonen taldeak 3-3 berdindu zuen asteburuan Pasaian. Partida zoroa izan zen: 5. minutuan hartu zuten aurrea azpeitiarrek, Jon Peñaren gol batekin, baina Pasaiak 15. minuturako berdindu zuen.
Iker Gabilondok aurretik jarri zituen berriro taldekidek. Atsedenaldiaren ondoren ordea, 3-2 jarri ziren aurretik etxekoak. Azken hamar minutuetan, Markel Regilek berdinketaren gola egin zuen Jon Sanchezen pasea baliatuz. Bi taldeek garaipenaren bila jo zuten, baina puntuarekin konformatu behar izan zuten.
Hala ere, balio handiko puntua izango da hau ostiralean beasaindarrei aurre egiteko.
Emakumeen taldeak 3-1 irabazi zion Ostadarri zapatuan, Garmendipen. Azken hiru partidatan puntu bakarra lortuta iritsi zen Lagun Onak taldea lehia honetara, beraz, Miren Arrondoren neskek garaipenaren bidea hartu nahi zuten, eta baita lortu ere.
Ez zen fin ibili Lagun Onak lehen zatian eta bigarrenaren hasieran, gainera, zigorra jaso zuen. Lasarte-Oriako taldeak egin zuen gola, 52. minutuan. Horrek suspertu zuen ordea Arrondoren taldea, hiru minutura lortu baitzuen Lorea Ruedak berdinketarengola, falta jaurtiketa batean.
Publicidad
Julene Elustondok lortu zituen hurrengo bi golak. Hiru aste beltzen ondoren, garaipena eskuratu zuen Lagun Onakek.
Touring taldea arerio gogorra izango da larunbatean. Laugarrenak dira errenteriarrak, 24 punturekin baina Lagun Onaken azken garaipen honek indarrez bete du taldea eta taularen erdialdean, lehen multzotik aldendu gabe urtea amaitzea du helburu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.