E.A.

Azpeitia

Palestinaren aldeko aldarrikapena

Lunes, 7 de octubre 2024, 20:08

Kilometroak 2024 jaia festarako eta ongi pasatzeko izateaz gain, aldarrikapenerako eguna ere bada. Euskara, kulturartekotasuna eta aniztasuna eta herrigintza izan ditu Ikastolak bide lerro eta helburu. Herriko eragile ugarik hartu du parte festan eta urte osoan egindako ekintza 'txikietan'. Igandean Elkar-ekinek deituta eta Kilometroekin bat, Palestinaren aldeko aldarria zabaltzeko aprobetxatu zuten. Loiolabideko biribilgunean elkartu ziren elkarteko hainbat kide eta hauekin bat egin zuten beste herritar asko eta palestinarrei elkartasuna adierazi zieten 'Genozidioa geratu' bezalako leloekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad