Azpeitia
Pasaiako segadan hildakoen omenezko plaka erasotzea gaitzetsi du UdalakAzpeitia
Pasaiako segadan hildakoen omenezko plaka erasotzea gaitzetsi du UdalakAzpeitia
Sábado, 14 de diciembre 2024, 19:20
Pasaiako segadan hildakoen oroimenezko plaka erasotu izana salatu du berriki Kontseilu Sozialistak eta hildakoen senideek halako erasoak instituzioetatik ere salatu eta gaitzestea eskatu dute. Izan ere, Espainiako poliziak 1984ko martxoaren 22an Pasaian hildakoen memoriarekiko eraso horiek, senideen esanetan, «ez dira onargarriak».
Publicidad
Gertakarien harira, Azpeitiko eta Pasaiako udal gobernuek adierazpen bateratu bat plazaratu dute, Azpeitiko Enparan dorretxe atzean dagoen oroitarriaren kontrako azken erasoa gaitzesteko eta senideei elkartasuna adierazteko. «Bizikidetzak biktima guztien aitortza eta erreparazioa eskatzen du, eta horren alde lanean jarraituko dugu», diote. Horri lotuta, garbi utzi nahi dute «halako ekintzek ez dutela lekurik gure herrietan».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.