Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Iazko Santo Tomas Eguneko irudia. E.A.
Prest dira Azpeitian Santo Tomas Eguna ospatzeko
Azpeitia

Prest dira Azpeitian Santo Tomas Eguna ospatzeko

Ostiralean Txapelen omenezko bertso saioa izango da 22:00etan, Soreasu antzokian

Eli Aizpuru

Azpeitia

Jueves, 19 de diciembre 2024, 17:34

Azpeitia, azpeitiarrak eta bertara hurbiltzen diren guztiak prest dira jada Santo Tomas Eguna ospatzeko eta Gabon jaiei hasiera emateko. Ohi bezala, abenduaren 21ean goizean goizetik hasiko da festa Azpeitian eta baserritarren ferian bertako produktuak erosteko aukera izateaz gainera, ikuskizunak eta taloa eta txorizoa, beste tragoxka eder batekin jateko eta edateko aukera ere izango da. Horretaz gainera, kirolak, dantzak eta musikak ere tarte zabala izango dute.

Izarraitz txistulari taldearen dianarekin hasiko da San Tomas eguneko egitaraua, 10:00etan. Ordu berean, pilota zaleek ere festa izango dute Izarraitz frontoian. Izan ere, bertan jokatuko dira egun honetan hain bereziak diren Patxi Azkargorta pilota memorialeko Ilunpeko gaztetxoen finalak.

Patxi Azkargorta finalak

Honako lehiak ikusi ahal izango dira: Aurrebenjaminen mailan, Lukas Bastida eta Patxi Berasategi Enetz Aristiren eta Jakes Iriarteren aurka neurtuko dira; Benjamin mailan, Mikel Gurrutxaga eta Jakes Arrizabalaga ariko dira aurrez aurre eta binakako lehian, Aitzol Agirrek eta Martin Egigurenek Eki Martinez eta Iraitz Aranaga izango dituzte arerio.

Alebin mailan, Xuban Arandia eta Janitz Goenaga neurtuko dira estreinako eta Jone Mendizabalek eta Amets Eizmendik Urritz Aizpururen eta Oihan Urangaren aurka jokatuko dute gero: Azkenik, infantil mailan, Zuhaitz Labaka eta Julen Montori Jon Olazabal eta Adei Lizarralderen aurkako partidarekin gozatu ahal izango dute zaletuek.

Pilotalekutik kanpo, festak jarraituko du. 11:30ean, udal musika banda eta Arrasateko gaiteroak aterako dira kalejiran, Juan Antxieta musika eskolako soinujotzaileekin batera. Baserritarren postuak ere goizean goizetik egongo dira Azoka Plazan.

Eguerdian, Itsasiko ttuntturroen kalejira hasiko da, eta herri kirolak ere izango dira: Mikel Larrañaga eta Iker Vicente ariko dira aizkoran eta Olaia Esnaola, Goenatxo III.-a, Urra eta Lierni Osa harri jasotzen. Plazan bertan, Loidisaletxe II.-a, Naia Arrizabalaga, Maddi Aiestaran eta Xabat Illarregi ariko dira bertsotan kioskoan, 13:00etan hasita. Ordu horretan aterako dira erraldoiak eta buruhandiak ere.

Arratsalde partean, dantza eta musika izango dira nagusi. 16:30etik 20:00ak arte Obaneuke taldeak joko du kioskoan, eta DJ Refereek hartuko du haien lekukoa 20:00etatik 23:00ak arte.

9 bikote Dantza Txapelketan

Beste hitzordu garrantzitsu bat ere izan ohi da Santo Tomas egunean Azpeitian. Helduen XLIIII. Dantza Suelto Txapelketa, alegia. 18:30ean hasiko da Soreasu antzokian Luis Alberdi 'Beltzak' urtero antolatu ohi duen zita. Bederatzi bikote izango dira lehian aurtengoan eta horietatik zazpi azpeitiarrak izango dira.

Berrikuntza gisa, Goiko Kale 2 zenbakiko lokala edoskitze gela gisa egokituko du udalak, eta lasai egoteko gune bat ere jarriko du han, 11:00etatik 20:00etara.

Bertso saioa

Ostiral gauean, 22:00etan hasita, Txapelen omenezko bertso saioa izango da Soreasu antzokian. Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Eneritz Artetxe, Nerea Elustondo, Maider Arregi eta Unai Izagirre ariko dira bertsotan eta Haritz Etxeberria Ministro ariko da gai-jartzaile lanetan.

Jai eredu parekideen aldeko apustua egingo du udalak San Tomas egunean. Saninazioetan bezala, festa gozagarriak lortzeko ardura herritar guztiona dela gogoratuko du, 'Danok eo iñorrez. Danona da festie, danona da ardurie' leloaren bidez. Era berean, kartelak eta pegatinak ere jarriko ditu hainbat puntutan, 'Txoixokeitan dabillenai, talue' leloarekin. Tabernariak ere gonbidatu ditu kanpainarekin bat egitera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Prest dira Azpeitian Santo Tomas Eguna ospatzeko