Azpeitia
Jueves, 7 de noviembre 2024, 17:05
Mendietxe museoa zabaldu denetik ikusmina sortu da herrian eta dagoeneko gainera, mendiari lotutako hainbat ekimen ipini dira martxan bertan. Azkena, puja zeremonia izan da. Pasang Temba sherpak gidatuta. Sherpek ohituratzat dute mendiaren bedeinkapena eta babesa eskatzea gailurrera abiatu baino lehen. Museoaren kanpoaldean puja zeremonia ezagutzeko aukera izan zuen hainbat herritarrek asteazken arratsaldean. Ondoren, Azpeitiko mendizaleei omenaldia egin zieten, eta haiei eskainitako koadroa aurkeztu zuten Lagun Onak mendi bazkunak. Maitane Azurmendi artistak egin du lana. Txitxas, Miguel Angel Aldalur, Takolo, Beltza, Xague, Beñat Arrue eta Benantxio Irureta mendizaleak agertzen dira Azurmendik Mendietxen zintzilikatutako koadroan.
Publicidad
Mendietxe museoak ekitaldiak hartzen jarraitzen du. Puja zeremoniaren ostean, ostegun honetan Manu Cordova alpinista eta eskalatzaileak proiekzioa eta solasaldia eskainiko ditu, 18:00etan hasita. Ostiraleko Sebastian Alvarorekin antolatuta zuten solasaldia, berriz, atzeratu egin dute, eta oraindik ez dute jakinarazi data berria.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.