Borrar
Ugaitz Kerejetaren omenezko laugarren memoriala ospatu zen atzo Garmendipen; familiari lore eskaintza egin ostean, Real Sociedad C taldearen aurkako partida jokatu zen. SARA UTRERA
Reala garaile Ugaitz Querejeta Urkizuren omenezko laugarren memorialean

Azpeitia

Reala garaile Ugaitz Querejeta Urkizuren omenezko laugarren memorialean

2-3 irabazi zion etxeko taldearia urredenboraldiko hirugarren lagunarteko partidan

Sara Utrera

Azpeitia

Sábado, 24 de agosto 2024, 20:03

Ugaitz Kerejeta Urkizuren omenezko laugarren memoriala izan zen atzo Garmendipen. Lagun Onakeko gizonen lehen taldea Real Sociedad C-ren aurka neurtu zen. Donostiako taldeak 2-3 irabazi zion etxekoari. Jon Sorazu eta Alex Letamendia izan ziren Lagun Onakeko golegileak.

Partida hasi aurretik, futbol zelaiaren erdian elkartu ziren bi taldeetako jokalariak, eta Kerejetaren senideak irten ziren berdegunera. Jarraian, Iñigo Arregi Lagun Onakeko presidenteak eta Realeko hirugarren taldeko jokalari batek bi lore sorta eman zizkieten Kerejeta Urkizu familiari, bi kluben izenean.

Lagun Onakek denboraldi-aurreko hirugarren eta azken partida jokatuko du hilaren 31n, Cultural de Durangoren aurka. Hitzordua 11:00etan izango da Garmendipe futbol zelaian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Reala garaile Ugaitz Querejeta Urkizuren omenezko laugarren memorialean