Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
San Martin egoitzaren aldeko Gabonetako loteria solidarioa ipini du abian aurten ere Urko Valverdek

Azpeitia

San Martin egoitzaren aldeko Gabonetako loteria solidarioa ipini du abian aurten ere Urko Valverdek

Laugarren urtez jarraian ipini du martxan Valverde Drogeriako arduradunak eta komisioaren %25a Egoitzako Gabonetako jardueretako izango da

Eli Aizpuru

Azpeitia

Sábado, 19 de octubre 2024, 20:28

Gabon egunak ekintza solidarioetarako garai aproposak izan ohi dira eta aurtengoan, laugarrenez, azken urteetan egin ohi izan duen bezala, Valverde Drogeriako arduradun Urko Valverdek San Martin Egoitzako kideak izan nahi ditu gogoan. Egoitzako Gabonetako ekintzak babesteko helburuarekin eta «eskaintzen duen zerbitzu bikaina nabarmentzeko eta eskertzeko», loteriako zenbaki bat salduko du, 71.443 zenbakia, eta establezimenduaren komisioaren %25a egoiliarren ekintzetarako izango da. «Hau guztia gure kontura da, bezeroak ez du ezer gehiago ordaindu behar», dio Urko Valverdek.

Beraz, Gabonetako loteria zenbaki hau erosten duten herritarrek saria ziurtatuta dute, ekintza on baten egitearen saria. «Horrelako ekintzek eragin positiboa dute gizartean eta Garapen Iraunkorreko helburuak lortzen laguntzen dute», dio Valverdek.

Dezimoa bi modutara eskura daiteke -Valverde Drogerian erosiz gero bakarrik izango da solidarioa-: batetik, dendan bertan eta online, www.valverdeloteria.com, webgunearen bitartez, bestetik.

2021ean ipini zuen martxan ekimena Urkok eta 2022an indartu egin zen, salmenta bikoiztuz. Iaz ere joera positibo horri eutsi zion. «Ekimen honek erakutsi digu zenbat jende dagoen San Martin Egoitzarekin lotuta gure komunitatean», adierazi du protagonistak, herritarrak loteriaren bitartez alde solidarioa erakustera animatuz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco San Martin egoitzaren aldeko Gabonetako loteria solidarioa ipini du abian aurten ere Urko Valverdek