Secciones
Servicios
Destacamos
Azaroak 11, San Martin eguna. Zaindariaren egun berean izan sute aukera Azpeitiko San Martin egoitzako kideek aste osoko festa egitarauari hasiera emateko.
Goizean, meza ostean, Nagore Alkorta alkatearen bisita jaso dute eta osolki pintxoak dastatzeko auekra ere izan dute. Arratsaldean, berriz, antzerkiaren tartea izan da. Euskal Antzerki Topaketak parada berezia egin dute gaurkoan egoitzan eta 'Barruko gar sekulako zahar' antzerki emanaldia izan dute.
Larunbatera bitartean egitarau osparoa izango dute aiton-amonek. Orduan, familien bisita jasoko dute eta luntxa izango da. Asteeari amaiera emateko gainera, Juan Antxieta musika eskolako irakasle diren Unai eta Imuntzo trikitilariak ere ariko dira goiza girotzen.
Bitartean, astean zehar hainbat ospakizun izango dituzte. Asteartez, esaterako, egunotan egoitzaren kanpoaldean dagoen erlokuaren aurkezpena izango da.
Asteazkenean, txokolatea txurroekin jateko aukera izango dute eta boluntarioen laguntzarekin, bingo berezia ere egingo dute.
Ostegunean toka txapelketa izango dute goizean.
Ostiralean, berriz, Bertso Bira egitasmoa iritsiko da San Martin Egoitzara. Bertso saioa izango da Juan Jose Eizmendi 'Loidisaletxe' eta Julene Iturbe bertsolariekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.