Egoiliarrak pintxoez dastatzeko aukera izan dute San Martin egunean.
Azpeitia

San Martin egunez eman diete hasiera egoitzan aste osoko jai egitarauari

Nagore Alkorta alkatearen bisita jaso dute goizean egoiliarrek eta antzerkiaz gozatzeko parada ere izan dute arratsaldean

Eli Aizpuru

Azpeitia

Lunes, 11 de noviembre 2024, 18:39

Azaroak 11, San Martin eguna. Zaindariaren egun berean izan sute aukera Azpeitiko San Martin egoitzako kideek aste osoko festa egitarauari hasiera emateko.

Publicidad

Goizean, meza ostean, Nagore Alkorta alkatearen bisita jaso dute eta osolki pintxoak dastatzeko auekra ere izan dute. Arratsaldean, berriz, antzerkiaren tartea izan da. Euskal Antzerki Topaketak parada berezia egin dute gaurkoan egoitzan eta 'Barruko gar sekulako zahar' antzerki emanaldia izan dute.

Larunbatera bitartean egitarau osparoa izango dute aiton-amonek. Orduan, familien bisita jasoko dute eta luntxa izango da. Asteeari amaiera emateko gainera, Juan Antxieta musika eskolako irakasle diren Unai eta Imuntzo trikitilariak ere ariko dira goiza girotzen.

Bitartean, astean zehar hainbat ospakizun izango dituzte. Asteartez, esaterako, egunotan egoitzaren kanpoaldean dagoen erlokuaren aurkezpena izango da.

Asteazkenean, txokolatea txurroekin jateko aukera izango dute eta boluntarioen laguntzarekin, bingo berezia ere egingo dute.

Ostegunean toka txapelketa izango dute goizean.

Ostiralean, berriz, Bertso Bira egitasmoa iritsiko da San Martin Egoitzara. Bertso saioa izango da Juan Jose Eizmendi 'Loidisaletxe' eta Julene Iturbe bertsolariekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad