Herri kirolak ez dira faltako Matxinbentan. E.A.

Azpeitia

Santa Ageda jaietan murgilduko da Matxinbenta auzoa asteburu honetan

Bihartik, ostiraletik, izango dituzte ekitaldiak auzoan eta datorren asteazkenean, Santa Ageda egunean, amaituko dira

Eli Aizpuru

AZPEITIA.

Miércoles, 29 de enero 2025

San Martin Loinazkoaren omenezko Santa Ageda jaiak ospatu ohi dituzte Matxinbenta auzoan, beraz, asteburuan jaietan murgilduko dira auzotarrak.

Publicidad

Bihar, ostiralez, hasiko dira antolatu diztuten ekitaldiak eta asteburuan zehar adin guztietakoei zuzendutako programazioa osatu dute. Honela, mus txapelketak zabalduko du egitaraua, beheko tabernan. 22:00etan hasiko da lehia baina parte hartzaileek 21:00ak eta 21:45era izango dute izena emateko aukera.

Zapatuan, suziriekin emango diete festei hasiera Matxinbentan. Arratsaldean ume jolasak izango dituzte (16:30), txokolatada egingo dute gero, 17:30ean, eta haurren gozamenerako, Jago Magoak ikuskizuna eskainiko du gero, auzo eskolako lokalean, 18:00etan hasita.

Bertso afaria izango dute gauean, beheko tabernan. 21:00etan da otordua. Jexux Mari Irazu eta Unai Agirre bertsolariek eta Garixe eta Maltzeta trikilariek alaitu dute gaua. Afarirako erreserbak beheko tabernan edo 943 88 63 15 telefono zenbakira deituta egin daitezke.

Igandean ere suziriek zabalduko dute jai eguna. 10:00etan, Beasaingo txistulariak izango dira bertan. Meza ospatuko da 11:00etan eta, ondoren, hamaiketakoa izango dute. 11:30ean hasita, Beasaingo eta Azpeitiko Ilunpe pilota elkarteko pilotariak neurtuko dira. Honen ostean, herri kirolen tartea izango da. Mikel Larrañaga, Joxe Ugarteburu eta Unai Etxeberria'Osinalde' izango dira aizkoran eta Olaia Esnaola, harriarekin. Itzeder eta Txibilter trikitilariek girotuko dute jai eguna bazkal ostera arte.

Publicidad

Asteazkenean, Santa Ageda eta San Martin eguna izanda, Meza Nagusia izango dute 11:00etan eta, ondoren, hamaiketakorik ez da faltako.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad