Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Tirikitilari eta pandejoraleak alaiturik, kalejiran joan ziren auzotarrak Meza entzun ostean. herri kirolak ere izan ziren ohi bezala. E. A.
Santa Luzia Eguna izan dute Elosiagan

Azpeitia

Santa Luzia Eguna izan dute Elosiagan

Meza, hamaiketakoa eta bazkariaz gainera, herri kirolez gozatzeko aukera izan zuten eta amaitzeko, afaria ere egin zuten Añota Sagardotegian

Eli Aizpuru

AZPEITIA.

Viernes, 13 de diciembre 2024, 19:48

Santa Luzia Eguna hutsik egin gabe ospatu zuten atzo Elosiaga auzoan. Auzotarrak bertako baselizan elkartu ziren aurrena. Mezan hartu zuten parte baita ere Azpeitiko Parrokiako abesbatzako kideek. Ondoren, trikitilariekin batera, kalejiran, Añota Sagardotegian izan zuten hamaiketakoa. Herri kirolez gozatzeko aukera izan zuten. Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi aizkolariak eta Udane Ostolaza eta Jon Unanue harrijasotzaileak aritu ziren. Eguna jana eta edanarekin borobildu zuten.

Bazkarian, Sustrai Kolina eta Joanes Illaregi aritu ziren bertsotan eta Lidia eta Hitzederrek girotu zuten bazkalostea. Egunari amaiera emateko, Kantu zaharrekin girotu zuten afaria, Anjel Mariezkurrena, Beñat Mitxelena eta Aitor Ibarra 'Jalixko'-rekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Santa Luzia Eguna izan dute Elosiagan