Azpeitia
Santa Luzia Eguna izan dute ElosiaganAzpeitia
Santa Luzia Eguna izan dute ElosiaganEli Aizpuru
AZPEITIA.
Viernes, 13 de diciembre 2024, 19:48
Santa Luzia Eguna hutsik egin gabe ospatu zuten atzo Elosiaga auzoan. Auzotarrak bertako baselizan elkartu ziren aurrena. Mezan hartu zuten parte baita ere Azpeitiko Parrokiako abesbatzako kideek. Ondoren, trikitilariekin batera, kalejiran, Añota Sagardotegian izan zuten hamaiketakoa. Herri kirolez gozatzeko aukera izan zuten. Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi aizkolariak eta Udane Ostolaza eta Jon Unanue harrijasotzaileak aritu ziren. Eguna jana eta edanarekin borobildu zuten.
Publicidad
Bazkarian, Sustrai Kolina eta Joanes Illaregi aritu ziren bertsotan eta Lidia eta Hitzederrek girotu zuten bazkalostea. Egunari amaiera emateko, Kantu zaharrekin girotu zuten afaria, Anjel Mariezkurrena, Beñat Mitxelena eta Aitor Ibarra 'Jalixko'-rekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.