Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

Azpeitia

Santa Luzia Eguna ospatuko dute gaur, ostirala, Elosiagan auzoan

E. A.

azpeitia.

Jueves, 12 de diciembre 2024, 19:21

Gaur, Santa Luzia Eguna, egun handia izango dute Elosiaga auzoan eta egun osoko festa egitaraua antolatu dute. Mezarekin hasiko dute eguna, eta hamaiketakoa izango dute gero Añota sagardotegian. Ondoren, herri kirol erakustaldia izango da. Udane Ostolaza eta Jon Unanue Goenatxo III.a harri jasotzaileak eta Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi 'Txikia IV.a' ariko dira. Sustrai Colina eta Joanes Illarregi ariko dira bertsotan, eta Lidia eta Itzeder, berriz, trikitiz giroa alaitzen.

Añota sagardotegian egingo dute bazkaria, bertsolariek eta trikitilariek girotuta. Gauean, berriz, kantu zaharren afaria izango da bertan, Angel Mariezkurrenarekin, Beñat Mitxelenarekin eta Aitor Ibarra Jalixkorekin. Afaritarako aurrez izena eman beharko da, 943-81 20 92 telefono zenbakira deituta. 35 euro ordaindu beharko da afaria.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Santa Luzia Eguna ospatuko dute gaur, ostirala, Elosiagan auzoan