Azpeitia
Sheila Melcon psikologoak hitzaldia eskainiko du ostegun honetan BasazabalenSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Sheila Melcon psikologoak hitzaldia eskainiko du ostegun honetan BasazabalenAzaroaren 20a Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna da. Horren harira, ostegun honetan hitzaldia antolatu da Azpeitian. Udalak, Emakumeen Txokoak eta Emakumeen Mahaiak elkarlanean 'Sexu indarkeria haurtzaroan, ikuspegi feministatik' izenburupean emango du hitzaurrea Sheila Melcon psikologoak eta gizarte hezitzaileak. 18:00etan izango da, Basazabal jauregian.
Haur eta Nerabeen Kontrako Sexu Erasoen Prebentziorako Nazioarteko Eguna izan ohi da azaroaren 19an eta Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna berriz, azaroaren 20an. Azpeitiko Udalak, bi egunak uztartuz, aurten arreta berezia jarri nahi dio haur eta nerabeen kontrako sexu erasoen prebentzioari eta kasu horien esku-hartzeari. Hori dela eta adierazpen bat kaleratu du sexu-indarkeriaren aurkako «prebentzio, sentsibilizazio, identifikazio eta erreparazioan lanean jarraitzea eta baliabideak» bideratzeko.
Bestalde, haurren eta nerabeen kontrako sexu indarkeriak salatu ahal izateko telefono zenbaki bat (688 758 299) eta email bat jarri ditu (testigantza@azpeitia. eus) herritarren eskura.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.