Sheila Melcon psikologoak eta gizarte hezitzailea. DV

Azpeitia

Sheila Melcon psikologoak hitzaldia eskainiko du ostegun honetan Basazabalen

Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna da azaroaren 20a eta horren harira antolatu du Udalak hitzordua. 18:00etan izango da

Eli Aizpuru

Azpeitia

Martes, 19 de noviembre 2024, 19:16

Azaroaren 20a Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna da. Horren harira, ostegun honetan hitzaldia antolatu da Azpeitian. Udalak, Emakumeen Txokoak eta Emakumeen Mahaiak elkarlanean 'Sexu indarkeria haurtzaroan, ikuspegi feministatik' izenburupean emango du hitzaurrea Sheila Melcon psikologoak eta gizarte hezitzaileak. 18:00etan izango da, Basazabal jauregian.

Publicidad

Haur eta Nerabeen Kontrako Sexu Erasoen Prebentziorako Nazioarteko Eguna izan ohi da azaroaren 19an eta Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna berriz, azaroaren 20an. Azpeitiko Udalak, bi egunak uztartuz, aurten arreta berezia jarri nahi dio haur eta nerabeen kontrako sexu erasoen prebentzioari eta kasu horien esku-hartzeari. Hori dela eta adierazpen bat kaleratu du sexu-indarkeriaren aurkako «prebentzio, sentsibilizazio, identifikazio eta erreparazioan lanean jarraitzea eta baliabideak» bideratzeko.

Bestalde, haurren eta nerabeen kontrako sexu indarkeriak salatu ahal izateko telefono zenbaki bat (688 758 299) eta email bat jarri ditu (testigantza@azpeitia. eus) herritarren eskura.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad