Tatxers talde iruindarra gaur bertan izango da Sanagustingo oholtzan. KULTURAZ

Azpeitia

Tatxers, Ezezez, Süne eta La Fulana taldeen kontzertuak izango dira gaur eta bihar

Euskal rock eszenako taldeak gaur ariko dira Sanagustinen eta bihar trikiti doinuen tartea izango da. Sarrerak kulturaz.eus atarian eskura daitezke

Eli Aizpuru

Azpeitia

Jueves, 9 de enero 2025, 20:27

Urte hasierarekin batera, kultur agenda oparoa aurkeztu du kulturaz kooperatibak. Asteburu honetan, esaterako, gaur, ostirala, eta bihar, lau talderen kontzertuez gozatu ahal izango dute ... musika zaleek. Ostiraleko menuan euskal rock eszenako talde esanguratsuenetakoak daude aurreikusita. Iruñeko Tatxers eta Ezezez taldeak igoko dira Sanagustingo oholtzara, 22:30etik aurrera.

Publicidad

Larunbatean, trikiti doinuek hartuko dute Sanagustin. Bertan izango baita Süne. Huntzarekin etapa bat amaitu ostean, bakarka datorkigu abeslaria. Sünek bere lehen lan luzean amain eman du eta bere bi munduak batu ditu: trikitixa eta elektronika. 'Lau Korapilo' edo 'Txitxarro' bezalakoabestietan ikusi ahal denez, bere abestiek beti dute trikitixaren eta landa giroaren presentzia argia, tradizioari erreferentzia eginez, baina aldi berean freskotasuna eta mugimendua ematen duten doinu elektronikoekin nahastuz. Mugimenduz betetako doinuak eskainiko ditu, 'Amaineman' pasa den azaroan aurkeztu zuen lanean.

Haren ostean La Fulanaren txanda izango da. Unai Ribera DJak mota guztietako musikari emango dio tartea. Emanaldia 22:00etan hasiko da.

Bestalde, kontzertuak ez ezik, zinea ere eskainiko du kulturaz kooperatibak asteburuan. Izan ere, Kulturazek eskainitako astebururako agenda ez da kontzertuetara mugatzen. Hala, igandean eta astelehean bi film ikusteko aukera izango da Soreasu antzokian.

Igandean, 16:30ean hasita, 'Deep sea. Sakontasunera bidaia bat' animaziozko lana ikusi ahal izango da; egun berean, 19:00etan, eta astelehenean 21:00etan, 'Dahomey' dokumentala eskainiko da. Sarrerak Kulturaz.eus atarian eskura daitezke, eta baita lehiatilan ere.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad