![Telmo Deun emakumeen taldeko arraunlari azpeitiarrak eta azkoitiarrak omendu dituzte](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/11/02/99440787--1200x840.jpg)
Azpeitia
Telmo Deun emakumeen taldeko arraunlari azpeitiarrak eta azkoitiarrak omendu dituzteSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Telmo Deun emakumeen taldeko arraunlari azpeitiarrak eta azkoitiarrak omendu dituzteISBk antolatutako XIV. Garagardo Azokak ostegun iluntzean zabaldu zituen ateak. Zumaiako Telmo Deun emakumeen taldeko arraunlari azpeitiarrak eta azkoitiarrak izan ziren protagonista irekieran. Telmo Deun taldeko Amane Jimenez, Leire Ibar, Laia Aranbarri, Ainhoa Segurola eta Miriam Garagarza arraunlariak omendu zituen ISBk arrauneko azken denboraldian Euskotren ligara igotzea lortu izanagatik. Aranbarri, Segurola eta Garagarza bertaratu ziren azokara eta garagardo bana atera ostean, topa eginez eman zieten hasiera aurtengo Garagardo Azokari.
80ko hamarkadako musika izan zuten lehen gauean. Atzokoan berriz, mus txapelketa jokatu zen arratsaldean eta Izer eta Alabierren doinuekin nahikoa garagardo edateko eta saskibaloi taldeko boluntarioek sukaldatutako jakiez gozatzeko aukera izan zuten.
13:00etan irekiko dute zapatu honetan plazako barra. Bazkariak ere izango dira (prezio berezietan, aurrez erreserbarekin). Arratsaldean zehar, bi garagardo eskuratu ahal izango dira baten prezioan. 20:00etan hasiko dira afariak ematen eta 23:00etatik aurrera Kanpax DJak girotuko du festa. Ordubietan itxiko dituzte XIV. edizio honetako ateak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.