Azpeitia
Telmo Deun emakumeen taldeko arraunlari azpeitiarrak eta azkoitiarrak omendu dituzteAzpeitia
Telmo Deun emakumeen taldeko arraunlari azpeitiarrak eta azkoitiarrak omendu dituzteAzpeitia
Viernes, 1 de noviembre 2024, 19:51
ISBk antolatutako XIV. Garagardo Azokak ostegun iluntzean zabaldu zituen ateak. Zumaiako Telmo Deun emakumeen taldeko arraunlari azpeitiarrak eta azkoitiarrak izan ziren protagonista irekieran. Telmo Deun taldeko Amane Jimenez, Leire Ibar, Laia Aranbarri, Ainhoa Segurola eta Miriam Garagarza arraunlariak omendu zituen ISBk arrauneko azken denboraldian Euskotren ligara igotzea lortu izanagatik. Aranbarri, Segurola eta Garagarza bertaratu ziren azokara eta garagardo bana atera ostean, topa eginez eman zieten hasiera aurtengo Garagardo Azokari.
Publicidad
80ko hamarkadako musika izan zuten lehen gauean. Atzokoan berriz, mus txapelketa jokatu zen arratsaldean eta Izer eta Alabierren doinuekin nahikoa garagardo edateko eta saskibaloi taldeko boluntarioek sukaldatutako jakiez gozatzeko aukera izan zuten.
13:00etan irekiko dute zapatu honetan plazako barra. Bazkariak ere izango dira (prezio berezietan, aurrez erreserbarekin). Arratsaldean zehar, bi garagardo eskuratu ahal izango dira baten prezioan. 20:00etan hasiko dira afariak ematen eta 23:00etatik aurrera Kanpax DJak girotuko du festa. Ordubietan itxiko dituzte XIV. edizio honetako ateak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.