Azpeitia

Tutera-Azpeitia egitasmoko azken etapa egingo dute larunbat honetan, Beasaindik abiatuta

E. A.

azpeitia.

Miércoles, 16 de octubre 2024, 20:36

Amaitzear da Lagun Onak mendi bazkunak eta KMK 2024ko antolatzaileek elkarrekin antolatutako egitasmoa. Tutera eta Azpeitia arteko azken etapa egingo dute zapatuan, hilaren 19an. Bederatzigarrena izango da eta Beasaindik etxera bitarteko bidea egingo dute. Ibilbideak 27 kilometro «luze» ditu, eta «nahiko gorabeheratsua» da, azaldu dute mendizaleen elkartetik. Bidean, Usurbe, Izazpi edota Samiño mendien gailurretatik igaroko dira.

Publicidad

Goizeko 7etan izango da irteera, anbulatorio aurretik. Gaur, osteguna, da izena emateko azken eguna, baldin eta aurrez plaak betetzen ez badira behintzat. Bazkideek 7,5 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek, 10 euro.

Amaitzeko, afaria

Honenbestez amaituko da Lagun Onak mendi bazkunak KMK 2024rekin antolatu duen egitasmoa. Festa giroan amaitu nahi dute, beraz, behin ibilaldia amaituta, afaria izango dute herriko plazan. Afarirako tiketak Mendizaliek tabernan eta Elikagunean eskura daitezke.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad