8 fotos

Azpeitia

Txikitxoek gogoz astindu zituzten atabalak ikastetxeetako jolaslekuetan

Atzokoan, eskoletako umeen txanda izan zen. Karmelo Etxegarai Azpeitiko Ikastolako, Iraurgi Ikastetxeko eta Azpeitiko Ikastola Ikasberriko haurrek arratsalde polita igaro zuten.

Sábado, 18 de enero 2025, 08:51

Urtero bezala, San Sebastian martxa edo Soreasuko Sebastianen doinupean argi eta garbi laga zuten azpeitiarrek ondo barneratuta dituztela hain maitatua duten festaren doinuak.

Danborra eskuetan izan ezean... poltsikora, hotz egiten du eta!

Atsedenalditxo bat hartu eta etxekoei ere kaso egin behar!

Azpeitiko Ikasberri Ikastolako txikienek sukaldari jantziak atera zituzten, ohi bezala, 'Hau da!' leloarekin.

Eguraldia lagun, eguzkiarekin batera kolorez bete zuten ikasleek ikastolako jolaslekua.

Ezin esan danborra jotzeko intentziorik ez duenik behintzat mutiko honek.

Karmelo Etxegarai Ikastolako txikienek ere hotzari danbor hotsekin egin zioten aurre.

Ondo prestatu ostean, irribarrea oso-oso garrantzitsua da. Badaki hori Karmelo Etxegaraiko kantinera txiki honek.

Jantzien gainetik txamarrak soinean, serio hartu zuen bikote honek jaialdia

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad