Borrar

Azpeitia

Txirrindularitza lizentziak eskuratu edo berritu daitezke jada

E. A.

azpeitia.

Martes, 7 de enero 2025, 20:18

Lagun Onak txirrindulari elkarteak 2025eko denboraldirako txirrindularitza lizentziak eskuratzeko edota berritzeko aukeraren berri eman du. Aitzaki Kirolaken, Erreka Biken edota Ciclos Benin egin ahal izango dira lizentzien izapideak, eta izapide horiek gauzatzeko zer pauso eman behar diren azaldu du txirrindulari elkarteak.

Lizentzia egiteko zein berritzeko 165 euro ordaindu beharko dira. Bi eratara egin ahal izango da ordainketa. Dirua eskaera paperekin batera entregatzea izango da aukeretako bat. Bestela, Gipuzkoako Txirrindularitza Federaziora 160 euroko trasferentzia egitea –Laboral Kutxaren ES39 3035 0060 48 0600161107 kontura–, gaian izen-abizenak jarrita, eta ordainketaren frogagiriaren fotokopia aurkeztuta edota lagunonaktxe@gmail.com helbidera bidalita. Faltako liratekeen 5 euroak eskudirutan utzi beharko dira, eskaera orriarekin batera.

Lizentzia berria egin nahi dutenek iraungi gabe dagoen NAren bi aldeen kopiak, posta elektronikoaren helbidea, eskuko telefonoaren zenbakia eta argazki bat aurkeztu beharko dituzte. Berritzea nahi dutenek, berriz, aski izango dute eskaera orria betetzearekin, beti ere 2024an NA ez bazaie iraungi. Kasu horretan, NA berriaren bi aldeen fotokopiak ere aurkeztu beharko dituzte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txirrindularitza lizentziak eskuratu edo berritu daitezke jada