![Ugaitz Kerejeta Urkizuren omenezko laugarren memoriala izango da larunbat honetan](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/08/23/Imagen%20P8194835.jpg)
Azpeitia
Ugaitz Kerejeta Urkizuren omenezko laugarren memoriala izango da larunbat honetanSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Ugaitz Kerejeta Urkizuren omenezko laugarren memoriala izango da larunbat honetanUgaitz Kerejeta Urkizuren omenezko laugarren memoriala izango da larunbat honetan Garmendipen. Lagun Onakeko gizonen lehen taldea Real Sociedad C-ren aurka neurtuko da, 11:00etatik aurrera. «Lagun Onak Futbol Taldeak zelaira gerturatzera gonbidatzen zaituzte, familian Ugaitz gogora ekar dezagun», adierazi dute Azpeitiko futbol klubetik.
Abuztuaren 28a odola emateko eguna izango da Azpeitian. Azpeitiko odol emaileen elkartetik gogorarazi dutenez, joan den abuztuaren 14an dei berezia egin zuten Donostiako zentraletik, odol erreserbak nabarmen jaitsi direlako. Hurrengo egunean, jende asko animatu zen odola ematera, baina, gaur egun, odol erreserba %30ean dago. Gainera, 18 eta 24 urte bitarteko gazteen %7 baino ez da emailea, eta 24 eta 35 urte bitarteko emaileen ehunekoa %4ra jaitsi da. Datu horiek kontuan hartuta, Azpeitiko odol emaileak odola ematera animatu ditu elkarteak, baita Lagun Onak futbol taldeko kideak ere.
«2020. urtetik, odol emaileen kopurua erdira jaitsi zaigu Azpeitian. Garai batean, hilean batez beste 90 emaile izaten genituen, eta gaur egun 50 eskasetara pasatu gara. Honen aurrean, Lagun Onak Futbol Taldeko kideok odola ematera gonbidatu nahi zaituztegu, denon artean Azpeitiko lehengo zenbaki eredugarrietara irits gaitezen», animatzen dute.
Odol-ateratzeak hilaren 28an egingo dira, 16:30etik 20:30era, Bizi Berriko lokal berrian, Elizkale Kalean (Mendizale tabernaren aurrean). Odola eman nahi dutenek hitzordua eskatu beharko dute webgunearen bidez gotatanta.eus edo odola ateratzen duten egunean bertan –goizean–, 943.007884 zenbakira deituta.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.