Batzokian, materiala kargatzen.
Azpeitia

Valentziako Generalitatearen eskertza jaso du Azpeitiko Batzokiak material bilketa egiteagatik

Danak eragindakoa arindu nahian azpeitiarron materiala bildu eta Valentziara bideratu zuen jeltzaleen egoitzak

E. A.

Viernes, 27 de diciembre 2024, 14:20

Azpeitiko EAJk jakinarazi duenez, Valentziako Gobernuak, gutun baten bidez, azpeitiarren solidaritatea eskertu dio bertako Batzokiari.

Publicidad

Danaren euriteek eragindako kalte eta sarraskia arindu zein bertakoei lagundu nahian material ugari bildu zuten Olazko Amaren enparantzan duten egoitzan, eta Gipuzkoako beste zenbait elkarteekin batera koordinatuta bidali zuten Valentziako ... erkidegora.

30 paletik gora batu zituzten jeltzaleek Azpeitian. Bertatik bertara Valentziako jendeak eskertu badie ere, orain, instituziotatik iritsi zaie errekomozimendua. Elikagaiak, arropak, higiene produktuak, garbiketa materiala eta bereziki haur zein adinekoentzako lehen beharretarako materiala bideratu zuten herritik.

Azpeitiko EAJ oso eskertuta dago herritarron erantzunagatik, eta Valentziatik jasotako aitortza herritarrekin partekatu nahi du, berriro, «herritar guztien lagutzarik gabe ekimena aurrera ateratzea ezinezkoa izango zelako» . Material bilketa garrantzitsuaren ondoren jeltzaleek eskertza oharra argitaratu bazuten ere, berriro eskertu nahi diete «norbanako, enpresa, merkatari, elkarte, gazte, heldu, erretiratu... Eta azpeitiar guztion laguntza, indarra eta gogoa ezinbestekoa izan zelako». Izan ere, «eskertza ez da EAJrentzat, guri iritsi bazaigu ere, aitortza Azpeitiari egin diote», azaldu dute.

Publicidad

Bidalketa egin ondoren, jeltzaleek gogoratu zuten basamortuko hondar aletxo bat modukoa izango zela Azpeitiko laguntza Valentzian gertatutako sarraskian, baina hori ere ezinbestekoa izango zutela, Generalitateak orain gogoratu duen moduan. Oraindik ere asko dago egiteko Valentzian, eta gertatutakoa ezin dela ahaztu azpimarratu du Azpeitiko Eusko Alderdi Jeltzaleak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad