Borrar
Azpeitiko euskalgintzako hainbat lagunek iazko urriaren 30ean Basazabalen egindako bilera. Zaparraie euskara taldea
Zaparraie euskara taldeak sarekideen batzarra egingo du asteazken honetan
Azpeitia

Zaparraie euskara taldeak sarekideen batzarra egingo du asteazken honetan

Aurten egindakoaz eta 2025eko planaz ariko dira Basazabal jauregian, 19:00etatik aurrera

Eli Aizpuru

Azpeitia

Martes, 26 de noviembre 2024, 15:36

Zaparraie Azpeitiko euskara taldeak bere sarekideen urteko batzarra egingo du azaroaren 27an (asteazkena), Basazabal jauregian, 19:00etatik aurrera. Hain zuzen, 2024an egindakoa eta datorren urteko plana izango dituzte hizpide. Herritarren kontzientzia linguistikoan eta nazionalean eragitea, eta euskararen erabilera sustatzea dira Zaparraieren helburuak, eta horri erantzuteko asmoz izan da taldearen aurtengo jarduera. «Ildo beretik jo nahi da 2025ean; ahal dela, sakonduz», esan dute euskara taldekoek.

Iazko abenduan sortu zen Zaparraie. Pixka bat lehenago, urriaren 30ean, Azpeitiko euskalgintzako ia 30 lagunek bilera bat egin zuten Basazabalen, euskara taldea behar zen ala ez erabakitzeko, eta baiezkoa atera zen.

Hilabete hauetan guztietan Zaparraiek bere jarduerari buruz informatuta izan ditu sarekideak, hileroko komunikazio oharren bidez. Azaroaren 27ko batzarrean hainbat gaiz bertatik bertara hitz egiteko aukera izango da.

Sarekide

Edozein herritarrek du Zaparraie euskara taldearen sareko kide izateko aukera. Ez dago kuotarik. Euskara taldeak dituen asmoak martxan jarri aurretik, sarera bidaltzen dute informazioa, eta ekarpenakegin daitezke.

Sarekideek taldeko ekimenetan parte hartzeko konpromisoa hartu beharko dute, ahal bada behintzat. Sarekide izan nahiz gero, zaparraie@gmail.com helbidera zuzendu besterik ez da egin behar.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zaparraie euskara taldeak sarekideen batzarra egingo du asteazken honetan