Las diez noticias clave de la jornada

Azpeitia

Sei kirolari neurtuko dira zapatu honetan zezen plazan jokatuko den Euskal Pentatloiaren finalean

Hitzordu berezia izango da, izan ere, Euskal Pentatloiak atsedena hartuko du aro berriko zazpigarren finala izango dena jokatu eta gero

Eli Aizpuru

Azpeitia.

Jueves, 19 de septiembre 2024, 20:04

Beste behin, Azpeitiko zezen plazan jokatuko da Euskal Pentatloiaren finala. Aro Berriko zazpigarren final handia izango da. 22:00etatik aurrera, sei kirolari izango dira plazan nor baino nor. Beñat Telleria, Xabier Zaldua, Aritz Irazabal, Xabat Olaizola, Ioritz Gisasola eta faboritoa, Andoni Iruretagoiena neurtuko dira.

Publicidad

Hiru txapel ditu aiarrak eta laugarrena janzteko irrikitan dago. Historia egingo luke, Zaldua eta Olasagasti atzean utzita. Kanporaketako marka 41 segundotan jaitsi zuen.

Egin beharreko lana ez da nolanahikoa izango. 100 kiloko bolari 25 altxaldi eman beharko dizkiote; ondoren, 400 kiloko harriarekin bi plaza beteko dituzte, aizkorako proban hiru kanaerdiko moztu eta gero txingei heldu eta 6 plaza izango dituzte aurretik. Azkenik, 3 kilometro osatu beharko dituzte zezen plazan bueltaka.

Ikuskizunaz gozatu ahal izateko aurrez eros daitezke sarrerak Mendizabal erretegian. Egunean bertan ere lehiatilan eskuratu ahal izango dira 25 euroren trukean.

Agur kutsua

Final berezia izango da biharkoa. Izan ere, «gogorra da kirol hau eta gogorra kirolarien prestakuntza, gogorra antolakuntza eta gogorra intentsitatea», azaldu dute antolatzaileek. Hori dela eta, atsedena hartzeko hautua egin dute. beraz, aro beri honetako azken finala izango da. Hala ere, «ez da agur bat, gero arte bat baizik», azaldu dute. «Indarberrituta bueltatuko garen esperoan hartuko dugu atseden hori»,diote.

Agurra izango da baita ere Xabier Zalduarentzat. Izan ere, 46 urterekin amaiera polit bat eman nahi dio hirutan txapelduna izan den zumarragarrak.

Final «berezia» izango da beraz, eta dudarik gabe, lehiatua. Horiekin batera «jendetsua» izatea nahi dute antolatzaileek. Hori dela eta, Azpeitiko zezen plaza jarraitzailez betetzea nahi dute eta gerturatzeko deia luzatu dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad