![XV. Zezen Beltz asteburuak zezenarekin lotutako hainbat ekimen hartuko du](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/10/19/98996451--1200x840.jpg)
Azpeitia
XV. Zezen Beltz asteburuak zezenarekin lotutako hainbat ekimen hartuko duSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
XV. Zezen Beltz asteburuak zezenarekin lotutako hainbat ekimen hartuko duDena prest dute ZezenBeltz elkarteko antolatzaileek asteburu honetan hamabosgarrenez Zezen Beltz asteburua ospatzeko. Urteurren borobil honetan, betiko elementu tradizionalak mantenduz, nobedaderen bat ere sartu dute egitarauan.
Hala, larunbat honetan, ekintzak 11:30ean hasiko dira zezen plazan, zezen bolaztatuekin , 16 urtetik gorakoentzako saioekin. Sarrerak bertan eskuratu ahal izango dira, plazako leihatilan, 3 eurotan. Arratsaldean, 17:00etan, Grand Prixa izango da eta horren ostean berriro ere zezen bolaztatuak plazara aterako dituzte.
Gaur, larunbata
11 30. Zezen bolaztatuak, zezen plazan.
17 00. Grand Prix, zezen plazan. Ondoren, zezen bolaztatuak.
Igandea
12 00. Txahal sahieski, solomo eta oilasko erretzea eta dastaketa, plazan.
12 30. Karretoiaren entzierroa, Perez Arregi plazatxotik plazara.
Ondoren, argazki erraldoia.
16 30. He4lduen sokamuturra, ohiko ibilbidean.
Grand Prixerako sarrerak aurrez eros zitezkeen baina gaur bertan, jaialdia baino lehen, lehiatilan ere izango dira salgai, 5 eurotan.
Igandean, 12:00etatik aurrera, herritarrek txahal saiheski, solomo eta oilasko errearekin goza dezakete plazan, eta 12:30ean, karretoiarekin entzierroa egingo da Perez Arregi plazatxotik. Ondoren, zezenzale eta antolatzaileek argazki erraldoia aterako dute.
Goizean zehar, Zezen Beltz kamisetak ipiniko dituzte salgai.
Igande arratsaldean, berrikuntza bat ere sartu dute egitarauan, Zezen Beltz asteburuaren 15. urteurrena ospatzeko: sokamuturra izango da 16:30ean hasita. Aurreko urteetan, plazatik Artzubira arteko ibilbidea egiten zen, baina aurten, ohiko ibilbide osoa egingo dute, karnabaletan eta sansebastianetan egiten den bezala.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.