Iaz Erdikalean, karretoiarekin gustura pasa zuten gaztetxoek. E. A.

Azpeitia

XV. Zezen Beltz asteburuak zezenarekin lotutako hainbat ekimen hartuko du

Larunbata honetan eta igandean Grand Prix saioa, txahal sahieski dastaketa edo sokamutura izango dira, besteak beste

Eli Aizpuru

Azpeitia

Viernes, 18 de octubre 2024, 20:40

Dena prest dute ZezenBeltz elkarteko antolatzaileek asteburu honetan hamabosgarrenez Zezen Beltz asteburua ospatzeko. Urteurren borobil honetan, betiko elementu tradizionalak mantenduz, nobedaderen bat ere sartu dute egitarauan.

Publicidad

Hala, larunbat honetan, ekintzak 11:30ean hasiko dira zezen plazan, zezen bolaztatuekin , 16 urtetik gorakoentzako saioekin. Sarrerak bertan eskuratu ahal izango dira, plazako leihatilan, 3 eurotan. Arratsaldean, 17:00etan, Grand Prixa izango da eta horren ostean berriro ere zezen bolaztatuak plazara aterako dituzte.

  • Gaur, larunbata

  • 11 30. Zezen bolaztatuak, zezen plazan.

  • 17 00. Grand Prix, zezen plazan. Ondoren, zezen bolaztatuak.

  • Igandea

  • 12 00. Txahal sahieski, solomo eta oilasko erretzea eta dastaketa, plazan.

  • 12 30. Karretoiaren entzierroa, Perez Arregi plazatxotik plazara.

  • Ondoren, argazki erraldoia.

  • 16 30. He4lduen sokamuturra, ohiko ibilbidean.

Grand Prixerako sarrerak aurrez eros zitezkeen baina gaur bertan, jaialdia baino lehen, lehiatilan ere izango dira salgai, 5 eurotan.

Igandean, 12:00etatik aurrera, herritarrek txahal saiheski, solomo eta oilasko errearekin goza dezakete plazan, eta 12:30ean, karretoiarekin entzierroa egingo da Perez Arregi plazatxotik. Ondoren, zezenzale eta antolatzaileek argazki erraldoia aterako dute.

Goizean zehar, Zezen Beltz kamisetak ipiniko dituzte salgai.

Sokamuturra

Igande arratsaldean, berrikuntza bat ere sartu dute egitarauan, Zezen Beltz asteburuaren 15. urteurrena ospatzeko: sokamuturra izango da 16:30ean hasita. Aurreko urteetan, plazatik Artzubira arteko ibilbidea egiten zen, baina aurten, ohiko ibilbide osoa egingo dute, karnabaletan eta sansebastianetan egiten den bezala.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad