Azpeitia
Zirku tailerra antolatu du Kulturaz kooperatibak Gure Zirkuarekin elkarlaneanAzpeitia
Zirku tailerra antolatu du Kulturaz kooperatibak Gure Zirkuarekin elkarlaneanAzpeitia
Miércoles, 15 de enero 2025
Zirkua gustuko dutenek aukera izango izango dute barrutik ezagutzeko. Kulturaz kooperatibak Zirku tailerra antolatu baitu Gure Zirkuarekin elkarlanean. Gure Zirkuko artisten eskutik, partaideek aukera berezia izango dute karpa barruan gertutik ikusi ditugun artisten hainbat diziplina ezagutu eta hauekin esperimenta-tzeko. Azpeitiko Dinamoa sormen gunean burutuko da 6 orduko tailerra, 2 egunetan banatuta, otsailaren 8 eta 9an (11:00etatik 14:00etara bitartean) eta 40 euroko kostua izango du pertsonako (30 euro Kulturaz kooperatibako kultur bonudunentzat).
Publicidad
Tailerra zirkura gerturatu eta honetaz gozatzeko grina duen 6 eta 100 urte bitarteko orori zabalduta dago. Adin tarte zabala eskaini nahi izan dute Gure Zirkuko arduradunek zirkura gerturatzeko aukera inori ez mugatzeko asmoz.
Iker Galartzak duela sei urte sortutako lehen euskal zirku ibiltaria da Gure Zirkua. Euskal Herriko hainbat eta hainbat txokotan izan dira karpa muntatu eta zirkuak duen xarma berezi horrekin ikuslegoa gozarazi eta hunkitzen. Gutxi dira ekimen hau gertutik ikusi ez dutenak.
Tailer honetan, ordea, inoiz ez bezalako gertutasunez gozatu ahal izango dute partehar-tzaileek. Izen-ematea kulturaz.eus atariaren bitartez egin daiteke dagoeneko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.