Azpeitia
Miércoles, 6 de marzo 2024, 01:00
Kilometroen 'Kultur izpiak' dinamikaren barruan eta urtean zehar herrian egingo diren ekitaldien barne, belaunaldien arteko harremana sendotzeko ekimena burutu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik. Dozenaka lagun, haur, gazte eta heldu, elkartu ziren Ikastolan pasa larunbatean eta «emozioz, iragana gogoan dutelako, baina aldi berean etorkizuna eraikitzen jarraitzeko ilusioz beteriko» eguna izan zen.
Publicidad
Mokaduaren eta festa giroaren ondotik, aiton-amonek eta gurasoek euren biloben eta seme-alaben ahotik entzun ahal izan zuten zer egiten duten geletan, nola ikasten duten, nola jolasten diren eta honek Ikastolaren eraldaketaren parte diren belaunaldiak elkartzeko aukera eskaini zuen.
2024ko Kilometroak antola-tzen ari da Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatiba. Urriaren 6an izango da Gipuzkoako Ikastolen jai handia baina aurretik, euskara; kulturartekotasuna eta aniztasuna; eta herrigintza ardatz hartuta, agenda oparoa dute prestatuta irailera bitartean. Horietako bat izango da igande honetan, martxoaren 10ean egingo dutena. Izan ere, 'Non eta mugan' lelopean, Beskoitzera joango dira.
Egitarau zabala prestatu dute bertan. Goizeko 10etako harreraren ostean, periferiako ikastolei aitortza ekitaldia izango da 11:00etan. Euskal Herrian badira periferiak euskara lantzen duten eragile ugari, horietako bat Ikastolen mugimendua da. Zor-tzi ikastola kokatzen dira periferian eta Beskoitzen izango dira ordezkatuta: Beskoitzekoa bera, Sohütako Ikastola, Zangozakoa, Lodosakoa, Tuterakoa, Vianakoa, Oiongoa eta Balmasedakoa,
Eguerdiko 12:30ean, haurren jolasak, puzgarriak eta Pontx pailazoa izango dira eta ondoren bazkaria izango da (izena ematea beharrezkoa da). Arratsaldean, Bizkarsoro filmaren emanaldia izango dute, 18:30ean ekitaldia itxi baino lehen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.