Basabizi zentroan sendatutako miru gorria askatuko dute igandean Pagoetan

Haizearen indarra baliatuz hegan dotorezia handiz egiten duen hegaztia da miru gorria

DV

Miércoles, 5 de febrero 2025, 13:10

Otsailaren 9an, igandea, Basabizi zentroan sendatutako miru gorria askatuko da Aian, Pagoeta natura-parkean, Iturrarango parketxean. Hitzordua goizeko 11:30etan izango da, euskaraz, eta ezinbestekoa da izena ematea. Prezioa 3 eurokoa izango da.

Publicidad

Saioan Aldundiko Basa Animali eta Landareen Zerbitzuko teknikariek (basozainek) askatuko diren hegaztiei, Basabizi zentroan egiten den lanari eta zauritutako animalia bat aurkitzean egin beharrekoari buruzko azalpenak emango dituzte.

Galzorian dagoen Miru gorria (Milvus milvus) berriz ere, libre-libre, hegan ikusiko dugu. Haizearen indarra baliatuz hegan dotorezia handiz egiten duen hegaztia da miru gorria, abilezia handiz eta ia indarrik egin gabe ordu pila igaro ditzakeena. Bere V itxurako buztanagatik erraz identifikatzen delako eta neguan zeruan ikus dezakegun harrapari bakanetariko bat delako hegazti oso ezaguna da berau.

Iturraran parketxeak antolatu ohi dituen ekimenetan izan ohi den bezala, bisitan parte hartu nahi duen orok aurrez eman beharko du izena. Hartarako, mezu elektronikoa bidal dezake iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera edo ondorengo telefono zenbakira deitu: 943 83 53 89. Informazio gehigarria aipatutako bideetan zein www.gipuzkoanatura.eus webgunean topa daiteke.

2022an Gipuzkoako Foru Aldundiak, Lurralde Oreka Berdea Departamentuak zehazkiro, Basabizi zentroa ireki zuen Urnietan. Behinolako Arrano Etxearen lekukoa hartu du. Basabiziren egitekoa Gipuzkoako basa-fauna berreskuratzea da, animalia zaurituak birgaitzea eta sendatzea, berriro ingurune naturalera itzuli ahal daitezen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad