Aia
Etxebizitza beharrei erantzuteko, bigarren eraikina erosi du UdalakSecciones
Servicios
Destacamos
Aia
Etxebizitza beharrei erantzuteko, bigarren eraikina erosi du UdalakEtxebizitzen beharrei erantzuteko, Aiako Udalak bigarren eraikin bat erosi dio parrokiari. Eraberrituko den eraikina, herrigunean dago kokatuta eta etxebizitza-eskaerari erantzuteaz gain, hiri-ondare zaharra biziberritzea ere bilatzen du, lehendik dauden baliabideen aprobetxamendua sustatzen duen garapen-eredu bat bultzatzeko. Udalak proiektu honen garrantzia azpimarratu du. «Herri txiki bat gara, gure baliabideekin eta ahal dugun neurrian etxebizitza eskubidea bermatu eta Aian bizi nahi duten herritarren beharrak asetzen jarraituko dugu. Herriko eraikin hutsak eraberrituz edo berreraikiz, beste erakundeekin elkarlanean, aukera berriak sortzen jarraituko dugu» nabarmendu du Jon Ander Azpiroz alkateak, Ixidro Lertxundi eta Juan Pablo Aroztegi apaiza akordio sinaduran ondoan zituela. Parrokiarekin lortu den akordioaren garrantziaz ere hitz egin du «Lortutako akordioa oso garrantzitsua da herriarentzat, izan ere, eraikinagatik ordainduko dugun dirua bertan geratuko bait da. Eraikina parrokiarena izanik, Aiako parrokiak dituen beharretarako erabiliko baita».
Eraikinaren berritze-prozesuak azterketa sakon bat izango du garapen-aukera onenak zehazteko, proiektua indarrean dauden hirigintza eta gizarte araudietara egokitzen dela ziurtatuz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.