Borrar
Energia berristagarriak. AMAXKAR
100% energia elektriko berriztagarriz hornitzeko helburua du Udalak

Getaria

100% energia elektriko berriztagarriz hornitzeko helburua du Udalak

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Sábado, 22 de marzo 2025, 20:57

Azken urteetan Getariako Udalak Gipuzkoako Aldundiaren Foru Kontratazio zentralaren bidez kontratatzen zuen energia elektrikoaren hornidura. Udalak sustatuko duen kontratazio berri honekin jasangarritasun irizpideak betetzen segitzearekin batera, urtero faktura elektrikoan 10.000 euro inguru murriztea aurreikusten da.

Getariako Udalak 2022an onartu zuen Klima eta energia Plana. Datozen urteetan hainbat esku hartze planteatzen dira, tartean bere energia elektrikoaren hornidura % 100an energia berriztagarria izatea.

Getariako Udala Trantsizio energetikoarekin konprometitutako instituzioa da eta atmosferan berotegi-efektuko gasen kontzentrazioak geldiarazteko eta egonkortzeko, %100an energia berriztagarrien aldeko apustua egiten du. Beraz, energia elektrikoaren hornidura %100 berriztagarri gisa egiaztatutako jatorri-bermearen ziurtagiriarekin kontratatzeko prozedura martxan jarri du.

Horretaz gain, Udalak kontratazio honekin laguntza, aholkularitza pertsonalizatua eta hurbila izatea bilatuko ditu. Kontratazio esleipendun den merkaturatzaileak informazio zuzena eta eguneratua ematea eskatuko zaio. Baita Udal teknikariei eta erakundearen ordezkariei sektorearen funtzionamendu eta eraginkortasun energetikoaren inguruko prestakuntza ere. Baloratuko da ere herritarrek energiaren alorrean informazioa eta prestakuntza jasotzea ere.

Azkenik, eta Udalak faktura elektrikoa ekonomikoki merkatu nahi duenez, kontratazioan hornidura-puntu bakoitzerako kontratatutako potentziak benetako kontsumoari egokitzea eskatuko zaio esleipendunari. Baita gehiegizko energia erreaktiboa ezabatzeko azterketa egitea ere.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 100% energia elektriko berriztagarriz hornitzeko helburua du Udalak