Borrar
Joan den urtean saltokiek inauteri giroa indartu zuten. AMAXKAR
2025eko Getariako Inauterietako Erakusleiho lehiaketa prest dago

Getaria

2025eko Getariako Inauterietako Erakusleiho lehiaketa prest dago

Herriko saltokien artean dekorazio onenek sariak jasoko dituzte eta martxoak lehenean hartuko da erabakia

Miércoles, 12 de febrero 2025, 20:28

Getarian inauteri giroa bultzatu nahian, azken urteetan herriko dendei gonbita luzatu zaie beraiek ere festa giroan murgil daitezen. Dekorazio onena duen saltokia saritzeko Getariako Udaleko Kultura sailak '2025ko Getariako Inauterietako Erakusleiho Lehiaketa' antolatu du.

Erakusleihoen balorazioa egiterakoan, irizpide hauek kontuan izango ditu: Konposizioa, sormena, originaltasuna...

Sariak horrela banatuko dira: Lehenengo saria 120 eurokoa izango da, bigarren saria berriz, 80 eurokoa eta azkenik hirugarren saria eramaten duen saltokiak 50 euro jasoko ditu

Larunbatean, martxoaren 1ean, 10:30etik aurrera, herriko hainbat elkartetako ordezkariz osatutako epaimahaia establezimenduak bisitatuko ditu eta beraiek emango dute epaia erakusleihoak ikusi ondoren.

Odola emateko aukera

Gure Txeru Kultur Elkarteak eta Odol Emaileen Elkartealk ostiral honetan odol ematea antolatu dute herriko osasun zentroan (16:30-20:30). Goizean hitzordua eskatu behar da: 943 00 78 84.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 2025eko Getariako Inauterietako Erakusleiho lehiaketa prest dago