Getaria
2025eko inauterietako kartel lehiaketa abiatu du Udalak herritarrentzatSecciones
Servicios
Destacamos
Getaria
2025eko inauterietako kartel lehiaketa abiatu du Udalak herritarrentzatGetariako Udalak aurtengo inauterietako kartel lehiaketa egingo du urtero legez eta dagoeneko parte hartzeko bete behar diren baldintzak kaleratu ditu. Lanak otsailaren 17ko 19:00ak baino lehen aurkeztu daitezke.
Arau eta oinarriak hauek izango dira; getariarrei zuzendutako lehiaketa da; adin guztietako herritarrek har dezakete parte eta gaia hau izango da 'Getaria eta inauteriak'. Kartelean derrigorrez 'Getariako Inauteriak 2025' testua agertu beharko da, goiburu batekin. Goiburua egileak berak idatzi beharko du. Idazten ez dakiten haurren kasuan, ezer jarri gabe utzi dezakete, edo beren erara egin, heldu baten esku-hartzerik gabe.
Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ditzazke. Lanak edozein modalitate artistikoan egin daitezke. 16 urte bitartekoen lanek eskuz eginak izan beharko dute. Kartelak A3 neurrian aurkeztuko dira.
Parte-hartzailearen identifikazio-datuak adierazi behar dira: egilea, telefono zenbakia eta adina. Gutun azal batean sartu behar dira, kartelaren izenburu edo goiburu berberarekin.
Lanak egileen sinadurarik gabe aurkeztuko dira, udaletxean edo liburutegian. Epez kanpo ez da lanik onartuko.
Epaimahaia, Kultura Batzordeak, herriko artistek eta herri eskolako irakasleek osatuko dute, besteak beste. Erabakia lanak entregatzen diren astean bertan hartuko da. Kartel irabazleak Udalaren esku geratuko dira, eta aurkeztutako lan guztien argitarapen eskubideak izango ditu.
Hauek izango dira lehiaketa honetako mailak eta sariak. 2 eta 5 urte bitarteko haurrentzat saria oparia izango da. Ondoren Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 3. mailarako ikasleek ere oparia jasoko dute. Hurrengo mailan, 4. mailatik 6. mailara dauden ikasleentzat izango da eta opariak jasoko dituzte. 12 eta 15 urteko gazteak 60 euroko saria izango dute eta 16 urtetik gorakoek, aldiz, 150 eurokoa. Kartelak ikusgai jarriko dira udaletxeko sarrera nagusian, otsailaren 24tik martxoaren 4ra.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.