Getaria
Alfa Style Joskintzako Lehiaketa Nazionaleko azken atala Balenciaga Museoan egingo daGetaria
Alfa Style Joskintzako Lehiaketa Nazionaleko azken atala Balenciaga Museoan egingo daJuan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Martes, 7 de enero 2025, 20:18
Alfa Eibarko enpresak lehiaketa bat antolatu du lehen aldiz, Alfa Style Joskintzako Lehiaketa Nazionala izena darama, eta bertako finala larunbat honetan Cristobal Balenciaga Museoan egingo da.
Publicidad
Joskintzako Lehiaketa Nazionalak bi fase izango ditu. Lehenengoa herrialdeko hainbat hiritan egin da, 2024ko urrian eta azaroan. Urriaren 5ean lehenengo lehiaketa egin zen Eibarko Alfa Museoan, industria nazionalean aitzindaria izan den hirian. Urriaren 19an Gueñesen dagoen Basque Bio Design Center Biodiseinu eta Teknologia Zentroan jarraitu zuen. Ondoren, urriaren 26an, Malagan egin zuten hirugarren saioa, Modaren eta Automobilaren Museoan. Alcoyn, azaroaren 9an, AITEX Ehungintzako Ikerketa Institutuan jarraitu zuten eta, azkenik, Madrilen, azaroaren 23an, IADE Diseinu-Eskolan amaitu zen lehe fase hori.
Hiri bakoitzean, hiru pertsonaz osatutako bost taldek beren sormena eta talentua erakusteko aukera izan dute, eta hiri bakoi-tzeko talde bakarra hautatua izan da final handirako.
Azken fasea 2025eko urtarrilaren 11an izango da, larunbat honetan, Getariako Cristobal Balenciaga Museoan. Bertan, hiri bakoitzeko talde irabazleetako kideek beren sorkuntzak banaka garatuko dituzte. Azken etapa horretan, epaimahai espezializatu batek ebaluatuko ditu sormen-lanak eta irabazle bakar bat hautatuko da.
Lehen edizio honen irabazleak 1.500 euroko saria eta prestazio handiko Alfa josteko makina bat jasoko ditu. Gainera, finalista guztiek modaren eta joskintzaren industriako aditu ezagunen aurrean euren lana aurkezteko aukera izango dute; alde horretatik, plataforma paregabea es-kaintzen zaie haien talentua nabarmentzeko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Estafan 50.000 euros a una conocida empresa de vinos en Cádiz
La Voz de Cádiz
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.