Borrar
Egoitz Aizpuru.
Antzerki inprobisatuko ikastaro bat jarriko dute martxan herrian

Getaria

Antzerki inprobisatuko ikastaro bat jarriko dute martxan herrian

Sábado, 28 de diciembre 2024, 19:10

Egoitz Aizpuru aktore eta irakaslearen ametsa euskarazko antzerki inprobisatuko emanaldi bat izatea da, baita gisa horretako klase jarraiak gure hizkuntzan ematea. Horretarako, Getarian topatu du txokoa eta urtarriletik aurrera eskainiko ditu ikastaroak Gure Txeruren lokalean.

Urtarrilaren 9an ate irekietako saio bat egingo da, iluntze ko 19:00etatik gaueko 21:00era. Ikastaroa nolakoa izango den bizi ahalko dute bertaratzen direnak. Ikastaroa bera, hilaren 16an hasiko da, eta ostegunero izango da, ordu berea Gure Txeru lokalean.

laza erreserbatzeko txerugetaria@gmail.com helbidera idatzi behar da, eta zalantzarik izanez gero, 670789299 telefono zenbakia eskuragarri dago.

Ikastaroan parte-hartzen dutenek, gainera, antzerkiaren oinarriak ezagutzeko aukera izango dute, komunikazio eta inprobisazio trebetasunak garatuz. Are gehiago: entzute aktiboa, irudimena askatzea, talde-lana eta egoera ezberdinetara moldatzeko gaitasuna landuko dituzte.

Madrilen ikasitakoa

Egoitz Aizpuru duela zortzi urte inguru joan zen Madrilera bat-bateko antzerkia ikastera. Orain herrira itzulita ikastaroa prestatu du eta aktore eta irakasleak dioenez, «ez da sekula halako aukerarik izan euskaraz. Jardueraren helburua istorioak taldean eta bat-batean sortzea da»,

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Antzerki inprobisatuko ikastaro bat jarriko dute martxan herrian