Getaria
Antzerki inprobisatuko ikastaro bat jarriko dute martxan herrianGetaria
Antzerki inprobisatuko ikastaro bat jarriko dute martxan herrianEgoitz Aizpuru aktore eta irakaslearen ametsa euskarazko antzerki inprobisatuko emanaldi bat izatea da, baita gisa horretako klase jarraiak gure hizkuntzan ematea. Horretarako, Getarian topatu du txokoa eta urtarriletik aurrera eskainiko ditu ikastaroak Gure Txeruren lokalean.
Publicidad
Urtarrilaren 9an ate irekietako saio bat egingo da, iluntze ko 19:00etatik gaueko 21:00era. Ikastaroa nolakoa izango den bizi ahalko dute bertaratzen direnak. Ikastaroa bera, hilaren 16an hasiko da, eta ostegunero izango da, ordu berea Gure Txeru lokalean.
laza erreserbatzeko txerugetaria@gmail.com helbidera idatzi behar da, eta zalantzarik izanez gero, 670789299 telefono zenbakia eskuragarri dago.
Ikastaroan parte-hartzen dutenek, gainera, antzerkiaren oinarriak ezagutzeko aukera izango dute, komunikazio eta inprobisazio trebetasunak garatuz. Are gehiago: entzute aktiboa, irudimena askatzea, talde-lana eta egoera ezberdinetara moldatzeko gaitasuna landuko dituzte.
Egoitz Aizpuru duela zortzi urte inguru joan zen Madrilera bat-bateko antzerkia ikastera. Orain herrira itzulita ikastaroa prestatu du eta aktore eta irakasleak dioenez, «ez da sekula halako aukerarik izan euskaraz. Jardueraren helburua istorioak taldean eta bat-batean sortzea da»,
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.