Getaria
Arrula, Artano eta Meabe idazleek egonaldia egingo dute herriko ostatuetanGetaria
Arrula, Artano eta Meabe idazleek egonaldia egingo dute herriko ostatuetanGetariako Udalak eta herriko hainbat ostalarik, idazleentzako egonaldiak eskaintzeko egitasmoa jarri zuten martxan 2023an. Irabazi asmorik gabeko egitasmo honek, herriko turismo-baliabideak kultur-sortzaileen eskura jartzea eta euskarazko idatzizko sorkuntza bultza-tzea zituen helburu.
Publicidad
Lehenengo edizioan parte hartu zuten idazle eta ostatuek arrakastatsutzat baloratu zituzten ... egonaldiak eta, ondorioz, beste deialdi bat egin dute eta dagoeneko ezagutzen dira hautatutako hiru idazleak.
Garazi Arrula, Jon Artano eta Miren Agur Meabe idazleak dira egonaldi bana egingo dutenak Getariako ostatuetan.
Epaimahaikideek ebatzi dute zeintzuk izango diren Getariako ostatuetan idazketa-egonaldi bana gozatuko duten autoreak. Aurkeztutako zazpi proiektuen artetik, sormen-prozesuan dauden biografia nobelatu bat, kazetari-tza literarioko lan bat eta poema sorta baten bidez osaturiko nobela bat hautatu ditu epaimahaikoak.
Garazi Arrula Ruiz (Tafalla, 1987) nobela batgaratzen ariko da martxoan San Prudentzio Hotelean. Protagonistaren biografiari segika, hainbat gai jorratuko dira eleberrian: sektak, fedea eta sinesmenak, emakumeen kontrako indarkeria askotarikoa, norbere hautuaren eta koertzioaren arteko mugak, kulpa, indibidualismoaren errepresentazioak eta abar.
Publicidad
Jon Artano (Zestoa, 1978) garatzen ari den kazetaritza-lanak 'Hegoaldean' du behin-behineko izenburua. Andeetan hegoaldetik iparraldera egindako bidaian bildutako istorioak lantzen ari da, 'Anderik Ande' proiektuaren bigarren alea litzateke, 2023an argitaraturiko 'Juana'-ren ostean. Bigarren liburu honetan Argentinan eta Txilen ikertutako gaiak agertuko dizkigu. Harritarte apartamentuetan hartuko du ostatu urtarrilean.
Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962), berriz, poemaz osatutako thriller ukituko nobela bat ontzen ariko da urtarrilan. Jubilazioaren atarian dago Agurtzane izeneko narratzailea, atezaina da Bilboko auzo bateko DBHko ikastetxe batean. Ikasle bat hilda agertzen denean abiatuko da nobela, narratzailea heriotza ikertzen hasten denean. 2025aren amaieran iragarriko da hurrengo deialdia, 2026. urtean beste hiru idazketa-egonaldi aurkezteko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.