Borrar
Desfibrilatzaile erdi-Automatikoa (KDE) herritarren eskura jarri da

Getaria

Desfibrilatzaile erdi-Automatikoa (KDE) herritarren eskura jarri da

Ikastaroak otsailaren 1ean eta 11n eskainiko dira, hiru orduko saioak izango dira

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Miércoles, 22 de enero 2025, 20:04

Urteak igaro dira Getariako Udalak Desfibrilatzaile erdi-automatikoa erosi eta erabiltzeko moduan zuela, udaltzainen bulegoan. Orain, kiroldegi kanpoan jartzea erabaki da guztien eskura. Modu honetara, herrian bi desfibrilatzaile erdi-automatiko egongo dira 24 orduz herritarren beharrei erantzuteko moduan, bata, alde zaharrean farmaziaren fatxadan eta bestea, kiroldegian sartzeko ate parean.

Kanpoko Desfibriladore Automatizatuen Euskadiko Erregistroan alta eskaera ere egin da edozein herritarrek euren berri zeha-tza izan dezaten (gomendatzen da Osakidetzako Atari Mugikorra APPa deskargatzea).

Bestalde, anbulategia, EKP eta Balenciaga Museoan horrelako erreminta garrantzitsuak daudela ere jakitea ezinbestekoa zaigu.

Desfibrilatzaile erdi-automatikoen erabilpena edonork erabiltzeko modukoa bada ere, Getariako Udalak, Gurutze Gorriarekin, Oinarrizko bizi-euskarria (OBE) eta kanpoko desfibrilatzaile erdi-automatikoaren (KDE) erabiltzeko oinarrizko ikastaroa antolatu du, otsailaren 1ean eta 11n, 3 orduko saioak izango dira eta gehienez ere 15 laguneko taldeek osatuko dute. Eskaera handiago balitz hirugarren saio bat ere antolatzea baloratuko zen. Izen ematea Udaletxean egin beharko da urtarrilaren 20tik 27ra.

Gaur hitzaldia

'Aurretiazko borondateak. Zure erabakia' gaia jorratuko du gaur arratsaldeko 18:00etan Zarautz Jauregian Iñaki Peña Bandresek, medikua eta ZHZ-ko kideak. Zer den azken borondateen dokumentua edo nola egin erakutsiko du, besteak beste.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Desfibrilatzaile erdi-Automatikoa (KDE) herritarren eskura jarri da