Getaria
Gabon jaien balorazio positiboa egin du UdalakGetaria
Gabon jaien balorazio positiboa egin du UdalakJuan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Miércoles, 8 de enero 2025, 20:14
Udalak amaitu berri diren Gabon jaien balorazio kaleratu du eta euren esanez oso positiboa da.
Publicidad
Udalak balioan jarri nahi ditu, eta zoriondu, azken egunetan herrian aurrera eraman diren askotariko ekimenak burutzen lagundu duten eragile eta herritar guztiak.
Urtarrilak 5ko erregeen kabalgatak jarri zion amaiera gabonen bueltan herrian antolatu diren egitasmo desberdinei. Eguraldiak Olentzeroren etorrera egokitzea ekarri bazuen ere, herriko haur, gazte, heldu eta adinekoek antolatuta zeuden ekitza guztietan izandako parte-hartzea goraipatu nahi du Getariako Udalak.
Gainera, lehen lerrora ekarri nahi du bateko zein besteko ekintzetan bolondres lanetan jardun diren herritar guztiak. Baita eskua bota edota antolaketan zuzenean jardun duten herriko eragileak ere.
«Beraiei, zuei, esker egin dira herrian guztiok modu batetara edo bestera gozatzeko aktibitateak. Getarian azken egunetan musika, kirola, festa etab. nagusi izan dira», adierazi dute udal ordezkariek kaleratutako oharrean.
Azkenik, eta beste behin ere, Getariako Udalak herri honek duen zen komunitarioaz harro dagoela adierazi nahi du. «Biba zuek!»
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.