Getaria
Garaipen bikain batekin bukatu du Keta Babyautok lehen itzuliaGetaria
Garaipen bikain batekin bukatu du Keta Babyautok lehen itzuliaIgande arratsaldean jokatzen zuen Getariako Keta Babyautok Gorengoen mailako lehen itzuliko azken partida, Astigarragako Mundarroren aurka.
Publicidad
Ez da denboraldi erraza izaten ari aurtengoa eta sailkapenean egoera larria bizitzen ari dira baina oraindik bigarren itzuli osoa geratzen da eta itxaropentsu egoteko arrazoiak badituzte.
Bereziki igande arratsaldean ... Mendibeltzen lortutako garaiperi esker, beste modu batera ekingo diote geratzen denari. Hamalau norgehiagoka jokatuak zituzten eta garaipen bakarra lortua. Horrek jokalarien buruan eragina izaten du eta Mundarrorekin une batez berriz gauzak okertuko zirela pentsatuko zuten.
Martin Alguacilek hamaikako hau zelairatu zuen; Arruti, Maikel Larrañaga, Eguren, Eizagirre, Agirre, Arostegi, Gurrutxaga, Xabier Larrañaga, Arregi, Borja Larrañaga eta Esnal. Bigarren zatian izan zituzten minutuak Goikoetxea eta Paz jokalariek, Arostegi eta Agirreren tokia betetzen.
Partidari dagokionez, parekatua izan zen lehen zatia eta 38. minutuan Borja Larrañagak egin zuen getariarren gola. Abantaila labur horrekin joango zirela zirudien atsedenaldira baina 44. minutuan Astigarragako taldeak berdinketaren gola egin zuen. Pena lehen zatia aurretik bukatzea oso garrantzitsua baitzen bigarrenera begira.
Publicidad
Borrokatua izan zen partidaren bigarren zatia. Minutuak aurrera eta golik ez. Gogoan izango zuten zeleek aurten berdinketa boladak izan dituela Ketak, urrutira joan gabe, azaroko azken partidan hasi eta abenduko ondorengo beste hiru partidetan, emaitza berbera lortu zuten, berdinketa eta puntu banaketa.
Zorionez igandean dena aldatu zen partidako azken jokaldian. David Paz izan zen 90. minutuan garaipenaren gola egingo zuena eta horrekin lehen itzulia 10 punturekin bukatzea lortu dute getariarrek. Oraindik azken bigarren tokian daude baina asko dago jokatzeko (beste 15 norgehiagoka) eta Mariñorekin dute hurrengo erronka.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.